XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baita, haiekin batera, nere bihotz eta gogoa ere bai! Eta zu, irakurtzen, honeraino iritsi bait-zara, zure baimenez, azken esaldi batzu idatziko ditut.

Gizaki guztiok, zio batengatik agertu ginen munduan.

Eta zio hori, gure gogo-gorputzean adierazten da.

Horrengatik, gehiengoaren bihotzean, sumatzen da nolako zioa den hori, eta zorionekoa dela uste ala sinesten da.

Orduan, gure bizitza pozez, zergati eta irritsez betetzeko, lehen zio horri dagokion erantzuna eman behar diogu: eta zorioneko aurrerapen bat, izango da, gure betiko zioari dagokion erantzuna.

Aurrerapen honen bidez, hain zuzen ere, iritsiko dugu gure helburua betetzea.

Hortaz, dagokigun aurrerapenak, askatasun, maitasun, osasun, ongitasun, bake eta bizitzearen aldekoa izan behar du.

Aurrerapen hori antolatu eta egiteko bizilagun bakoitzak bere egitekoa, baikortasunez hartzen ba-du, gizartearen biziera pozkorra izango da, gure alde lan horretan parte hartzen dugulako.

Eta, ekintza honetarako gogoz eta arduraz, elkar-lanetan ari ba-zarete, zoriona zer den ulertuko duzue.